“Turismoan, Eibarrek bere merkatua aurkitu behar du”

“Turismoan, Eibarrek bere merkatua aurkitu behar du”
2011/10/21 eta kitto!

-Turismoako 2. Sari Nazionala izendatu zaituzte. Jaso duzu saria jada?


Ez, oraindik ez da ekitaldia gauzatu. Aurreko edizioen arabera, urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran izango da Madrilgo Musika Jauregia.


-Eta nolatan, ba, sari hau?


Nire promozioko lehena izanda, aukera eman zidaten Sari Nazionaletara aurkezteko. Urtarrilean izena eman nuen eta, ordutik, ahaztuta neukan. Horrela, Sanandres bezperaren bezperan, barixakuan, eskutitza iritsi zitzaidan esanez 2. saritua nintzela.


-Izena emateaz gain azterketa edo froga bereziren bat egin behar izan zenuen?


Ez. Izena eman, munduko paper guztiak eta bat gehiago aurkeztu behar izan nituen, eta listo. Ez ziguten inolako erantzunik eman, beraz, ez nekien nire izen-ematea iritsi zitzaien edo ez.


-Zertan datza sariak?


Dirua ematen dizute, ez dakit zenbat, eta diploma edo halako gauza bat ere ematen dizute.


-Kurrikulumean ederto geratuko da, ba, sari hau.


Bai, kurrikulumean eta ikasketa-espedientean ere, hor ipiniko baitu 2. Sari Nazionala izan zarela.


-Turismoa ikasi duzu, zergaitik turismoa?


Hasteko, bidaiatzea gustatzen zait. Gainera, aurretik ostalaritza ikasi nuen, turismoarekin zerkiusia duena, horrela, turismoa karrera laburra izanik hori ikastea pentsatu nuen.


-Turismoa ikasteko, turismoa egitea beharrezkoa da?


Esan bezala, niri bidaiatzea asko gustatzen zait. Hala ere, ez dut uste turismoa ikasteko turismoa egitea beharrezkoa denik, baina ondo etortzen da. Alderdi biak dira osagarriak eta lagungarriak.


-Nola ikusten duzu turismoa Eibarren?


Hori hobe Debegesan galdetzea (barreak). Eibarrek bere merkatua aurkitu behar du, dagoen lekuan dago eta hori aprobetxatu behar du. Aprobetxatzen ari da eta gehiago aprobetxatu beharko luke.