Erabakiaren aroa kandelekin piztuko da ekainaren 4an Untzagan

Erabakiaren aroa kandelekin piztuko da ekainaren 4an Untzagan
2016/05/26 eta kitto!
Gure Esku Dago herri ekimenaren inguruan Eibarren eratutako taldeak ekitaldi berezia prestatzeko beharrean dihardu, beste herri batzuetan egindakoaren bidetik. Piztu erabakiaren aroa goiburuko ekitaldia datorren hileko lehen asteburuan, ekainaren 4an (zapatuan) egingo da eta, behin-betiko egitaraua lotzen amaitu bitartean, jai giroan ospatuko den ekitaldia nondik nora joango den aurreratu digute: "Asmoa 20:00ak aldera hastea da, Untzagan umeendako tailer, makillaje eta beste hainbatekin. Horrekin batera musika, bertsoak... eskainiko dituzte eta, amaitzeko, 21:15ak aldera lurrean kandelekin esaldia osatu eta horiek piztuko ditugu"