Erakusketa bikoitza zabaldu dute Portalean

Erakusketa bikoitza zabaldu dute Portalean
2015/12/12 eta kitto!
Urteroko moduan, Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek erakusketa kolektiboa antolatu dute Portalean gabonen bueltan. Gaurtik aurrera eta urtarrilaren 11ra arte Oscar Baglietto, Jose Vila, Jose Luis Irigoien, Pedro Arriola, Jose Ignacio de Castro, Bakarne Elejalde, Jose Valderrey, Juan Antonio Palacios, Enrique Lorenzo, Iñaki Campos, Zigor Astigarraga, Manuel Sanchez, Fernando Retolaza, Juan Manuel Lucena, Enrique Albistegi, Fernando Alonso, Virginia Arakistain, Einer Rodriguez, Jon Jimenez, Juan Ignacio Aizpurua eta Mikel Urionaguena, Deporreko argazkilarien lanak ikusteko aukera egongo da Portaleko erakusketa aretoan, martitzenetik domekara, 18:30etatik 20:30etara.
Eta Deportiboko argazkilarien lanekin batera Durangaldeko artistenak ere ikus daitezke gaur inauguratu duten erakusketan.