Erdi mailako ingurumen teknikari lanposturako deialdia

Erdi mailako ingurumen teknikari lanposturako deialdia
2016/02/25 eta kitto!
Erdi mailako ingurumen teknikari bat bitarteko funtzionario gisa lehiaketa-oposizio askez aukeratzeko oinarriak eta deialdia kaleratu ditu Eibarko Udalak. Tokiko Gobernu Batzarrak otsailaren 19an onartutako oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eman dituzte argitara gaur eta eskaerak bihartik, otsailaren 26tik apirilaren 5era bitartean aurkeztu daitezke (bi egunak barne).