Ermutik Aixolarako errepidea itxiko dute gaur eta bihar, saihesbideko beharrengatik

Ermutik Aixolarako errepidea itxiko dute gaur eta bihar, saihesbideko beharrengatik
2016/06/07 eta kitto!
Ermuko saihesbidea egiteko beharrak direla eta, gaur eta bihar Aixolarako bidea trafikoarentzat itxita egongo da egunez, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Hortik kanpora, gainontzeko egunetan errepidea erabiltzeko arazorik ez da izango. Interbiak-ek errepide mozketaren berri emateko Eitzaga auzokoei helarazi dien oharrean, bidea moztuta dagoen bitartean auzora joan nahi dutenei Areitio gaineraino N-634 errepidetik joatea gomendatzen diete, behin hara ailegatzean auzoraino doan pista hartzeko.