Errebali buruzko bigarren Informazio Batzorde Berezia bihar 11:00etan izango da

Errebali buruzko bigarren Informazio Batzorde Berezia bihar 11:00etan izango da
2019/04/02 eta kitto!
Bihar egingo da Errebali buruzko bigarren Informazio Batzorde Berezia, 11:00etan, udaletxeko 2. solairuan kokatuta dagoen bilera aretoan. Bertan landuko diren gaiak ondorengoak dira: 2019ko martxoaren 27an egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa onartzea; informazio ekonomikoari buruzko eskaerak; eta galderak eta erreguak. Aurreko astean egindako batzordea bezala, honetan ere interesa duten herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera.