Erreferenduma babesteko mobilizazioak deitu ditu biharko gehiengo sindikalak

Erreferenduma babesteko mobilizazioak deitu ditu biharko gehiengo sindikalak
2019/10/17 eta kitto!
Gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB, STEILAS, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta, bihar mobilizazioak egingo dituzte Debabarreneko hainbat lantokitan, “Kataluniako Erreferenduma babesteaz gain, horren kontrako errepresioa salatzeko”. Eibarko Udaleko langileek Untzagan egingo dute elkarretaratzea, 12:00etan eta ordu berean elkarretaratuko dira Eibarko Ospitaleko beharginak ere; eta Teknikerreko eta Bureau Veritas-eko langileak Azitaingo industrialdean mobilizatuko dira. Eibartik kanpora, berriz, mobilizazioekin bat egingo duten enpresak Alkorta Forgin Group (Elgoibar), Rodisa (Elgoibar, 10:15ean eta 16:00etan), Gol (Soraluze), SNAE Europe eta Industrias Fer (bateratua), Mendaroko Ospitaleko langileak (11:00etan), Spicer Ayra Cardam (Itziar) eta Haizelur (Itziar) dira. Sindikatuetako ordezkariek, enpresetako langileei ez ezik, Eibarko herritarrei ere mobilizazioekin bat egiteko deia egin nahi diete, “Udaleko beharginek edota Eibarko Ospitaleko langileek 12:00etan egingo dituzten kontzentrazioetan parte hartuta”.