Errefuxiatuendako erropa eta oinetakoak jasotzen hasi dira Bittor Sarasketa kalean

Errefuxiatuendako erropa eta oinetakoak jasotzen hasi dira Bittor Sarasketa kalean
2016/04/04 08:27
eta kitto!
Egoeraren larritasunak bultzatuta, errefuxiatuentzako erropa eta oinetakoak jasotzeko kanpaina abiatu du CARE-k. Gaurtik hasita eta domekara arte jasoko dute materiala, Bittor Sarasketa kaleko 7an (FIAT izandakoan), egunero 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara. 
Erropa garbia eta egoera onean jasoko dute:

- Bidaiatzeko aproposa (beroki oso lodirik ez dute hartuko).

- Barruko erropak eta galtzerdiak (oso egoera onean).

- Zapata gogorrak eta emakumeendako zapata lauak.

- Bururako zapiak eta xalak.
Horrez gain, materialaren bidalketa egin ahal izateko dirua behar da eta horretan lagundu nahi dutenentzat kontua zabaldu dute Euskadiko Kutxan: 3035 0023 92 0231153418.