Errefuxiatuentzat neguko arropak jasoko dituzte zapatuan Untzagako jubilatu etxean

Errefuxiatuentzat neguko arropak jasoko dituzte zapatuan Untzagako jubilatu etxean
2018/11/16 eta kitto!
Errefuxiatuei laguntzen hiru urte daramatzan Zaporeak proiektuak eta CARE elkarteak Euskal Herri mailako arropa bilketa antolatu dute biharko (zapaturako). “Jantzi negua” izenekoarekin neguko hotzari aurre egiteko arropa egokiak bildu nahi dituzte, Grezian, Lesbos eta Chios uharteetan dauden errefuxiatuentzat eta Eibarren ere jendeak eramaten duena jasotzen jardungo dute bihar, egun osoan. Jendeak emateko dauzkan arropak Untzagako jubilatu etxeko 1. pisuan hartuko dituzte, 10:00etatik 19:00etara. Ekimena antolatu dutenek haur, andra zein gizonentzat arropak eskatu dituzte, batez ere negurako aproposak direnak, eta, horrekin batera, barruko arropa berriak eramatea ere eskertuko dute, horrelakoen premian daude eta.