Erregetako loteriaren bigarren saria Eibarren ere banatu zen

Erregetako loteriaren bigarren saria Eibarren ere banatu zen
2018/01/08 eta kitto!
Errebal kalean dagoen Loteria Administrazioaren 2 zenbakian Erregetako loteriaren bigarren sariaren serie bat saldu zuten, hamar dezimoen artean guztira 750.000 euro banatzeko (dezimo bakoitzeko 75.000 euro).  Maite Jaka bertako arduradunaren esanetan, "leihatilan baino gehiago, saria 18.442 zenbakia betidanik hartzen dutenen artean banatu da". Jakak 30 urte darama Administrazioan eta aurretik ere banatu izan du saririk Erregetako loteriarekin, eta 2006an bosgarren saria jausi zen administrazio berean. Aurtengo saria oso banatuta egon da eta Valentzian, Andaluzian, Katalunian, Kanarietan, Madrilen, Murtzian edota Asturiasen saldu da.