Arropak kustomizatzeko tailerra egingo du ...eta kitto!-k ostiralean

Arropak kustomizatzeko tailerra egingo du ...eta kitto!-k ostiralean
2020/11/18 eta kitto!
Nork bere arropa pertsonalizatzen eta kustomizatzen ikasteko ikastaroa antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak ostiral honetarako.

Ikastaroa arratsaldeko 18:30ean egingo da Arrateko Kultur Elkarteko gela handian osasun-neurri guztiak kontuan izanda, eta pare bat orduko iraupena izango du.

Parte-hartzaileek ez dute ezer eraman beharko, bertan banatuko zaie-eta behar izango duten material guztia.

Gure arropei beste aukera bat emateko aukera paregabea da, bakero sinple batzuk gure estilora moldatzeko edo txaketa normal bat txaketa ikusgarri bihurtzeko. Ikastaroak 3€ balio du.

Animatu, oraindik lekua badago eta!

Izena emateko 943200918 telefonora deitu beharko da