Eskozia La Bravak txosna eta paella-jan solidarioa antolatu ditu zapaturako

Eskozia La Bravak txosna eta paella-jan solidarioa antolatu ditu zapaturako
2019/11/05 eta kitto!
Zapatu honetan Ipuruan jokatuko den SD Eibar-Real Madrid partiduaren aurretik herria girotzeko asmoz, Eskozia La Brava taldekoek hainbat jarduera prestatu dituzte: goizeko 11:00etatik aurrera txosna zabalduko dute Untzagan, pintxoak, edariak eta Eskozia La Bravaren materiala saltzeko eta, ondoren, 15:00etan, paella-jan solidarioa egingo da, Haize Aroaren laguntzarekin. Tiketak barixaku gauera arte egongo dira salgai, 10 eurotan, Ametsa eta Azkena tabernetan. Euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan izango dira jarduerak. Bestalde, bazkarira doan jende guztiaren artean 18:30ean Ipuruan hasiko den Eibar-Real Madrid partidurako bi sarrera eta Eibar foball taldearen kamiseta zozketatuko dituzte.