Eskualdeko nagusiak sasoi betean

Eskualdeko nagusiak sasoi betean
2016/05/24 eta kitto!
Gure eskualdeko nagusiek argi laga zuten aktibitatez gainezka daudela, aurreko zapatuan lehen aldiz egindako topaketan. Udal Kirol Patronatuaren eskutik antolatutako jarduerak goizean goizetik hasi ziren, parte-hartzaile guztiak Untzagan elkartu eta topaketaren harira egindako kamisetak banatuta. Jarraian, goiz zein arratsaldez batetik bestera ibili ziren taldeka hainbat ekimenetan parte hartzen eta, agurtzeko, goizean ikasi zuten koreografia aurkeztu zuten Ipurua kiroldegian. Topaketa antolatuta, jendearen artean ohitura osasungarriak bultzatzeaz gain, eskualdean antolatzen diren jarduera ezberdinak ezagutzera ematea zen asmo nagusia.
jubilatu aktibo topaketa (43)

jubilatu aktibo topaketa (40)

jubilatu aktibo topaketa (37)

jubilatu aktibo topaketa (33)

jubilatu aktibo topaketa (13)

jubilatu aktibo topaketa (10)

jubilatu aktibo topaketa (5)

jubilatu aktibo topaketa (23)

jubilatu aktibo topaketa (28)