“Esperpentos con chispa y fuego” antzezlana estreinatuko du bihar La Novenak

“Esperpentos con chispa y fuego” antzezlana estreinatuko du bihar La Novenak
2019/10/15 eta kitto!
Ikasten elkartearen baitan sortutako La Novena antzerki taldeak “Esperpentos con chispa y fuego” antzezlana estreinatuko du bihar (eguaztena, hilak 16), 20:30ean Coliseo antzokian. Ernesto Barrutia aktoreak zuzentzen duen lan honetan parte hartuko duten antzezleak Asun Sarasua, Maribel Cascan, Isa Gonzalez, Eli Iriondo, Mª Jesus Saez, Araceli Bono, Patxi Mutiloa, Jesus Perosanz, Miguel Alberdi, Carmen Muruamendiaraz, Mª Angeles Nagore, Begoña Moro eta Ernesto Barrutia bera dira eta Juan Luis Agirrek, berriz, pianoarekin lagunduko die. La Novena antzerki taldearen ikuskizunarekin “ondo pasatzea” bilatzen dutela azaldu du zuzendariak. Besteak beste, kontuan izan behar da parte hartzen duten aktoreak amateurrak direla. Lan honetan guztiz ezberdinak diren lau istorio kontatuko dituzte eta antzezlanak egoera komiko ugari biltzen dituela aurreratu digu: “Groteskoak dira oso eta, beraz, barreak eta dibertimenduak modu naturalean egiten dute bat”. Sarrerak 5 euro balio du.