ETB1eko "Gure Kasa" saiorako Eibarren grabatu dutena datorren astelehenean emitituko dute

ETB1eko "Gure Kasa" saiorako Eibarren grabatu dutena datorren astelehenean emitituko dute
2018/11/01 12:24 eta kitto!
Aurreko asteko eguaztenean Eibarren egon ziren ETB1eko Gure Kasa telebista saiokoak, datorren asteko astelehenean (azaroak 12) ikusi ahal izango den programa prestatzeko beharrean. Bazkalostean Eibarko Kaleetan Kantuz abesbatzarekin egon ziren eta San Andres elizako klaustroan kantatzen grabatu zituzten eta, aurretik, Kokein taldeko Zaloa Urain eta Ahotsak-eko Aintzane Agirrebeñarekin egon zirela aurreratu ziguten, baina horiek guztiak eta sorpresa gehiago ikusteko astelehenean, 21:30ean ETB1ean hasiko den Gure Kasa saioa hasi arte itxaron beharko dugu. Bitartean, Kaleetan Kantuz abesbatzak grabaziorako eskainitakoaren aurrerapen txiki bat ikusteko bideoa prestatu dugu:

https://youtu.be/1JuVRIMlRL0