Etxean daukagunarekin sukaldean aritzeko erronka dago martxan

Etxean daukagunarekin sukaldean aritzeko erronka dago martxan
2020/03/22 eta kitto!

Egunotan etxean egon behar dugula eta, sare sozialak inoiz baino garrantzitsuagoak bihurtzen ari dira eta horien bitartez hamaika ekimen ari dira martxan ipintzen. Josu Mendicute eibartarrak, adibidez, Koarentenako errezetak izenekoa abiarazi du Facebooken: supermerkatuetan egiten diren ilarak ikusita, erosketarik egin gabe, etxe guztietan egoten diren gauzak erabilita jateko zerbait prestatzeko erronka bota die hainbat laguni eta batzuk hasi dira animatzen. Lehen proposamena berakatz zopa egitea da, horretarako berakatzak, ura eta ogia erabilita. Ikusi hemen nola moldatzen diren sukaldean.