Euria hasi arren 13 sagardotegietatik ekarritako botila guztiak hustu dira aurten ere

Euria hasi arren 13 sagardotegietatik ekarritako botila guztiak hustu dira aurten ere
2018/10/06 eta kitto!
Euriarekin eta udaletxeko arkupeek babestuta ekin diogu arratsaldeko saioari, baina hala ere jende mordoa bildu da eta, beste behin, 13 sagardotegietatik ekarritako sagardo guztia banatu dugu, 2.340 botilak hustu diren arte. ARRATSALDEKO ARGAZKIAK IKUSTEKO JOAN MEDIATEKARA. Sagardo Eguna antolatzen dugun guztion izenean eskerrik asko jaiarekin bat egin duzuen guztiei eta, jakina, mila esker lanera etorri eta lagundu duzuen guztiei! Eta gogoratu zuen argazkien zain gaudela, gaurko irudiak gurekin partekatzeagatik 13 sagardo botila irabaz ditzakezue, animatu eta parte hartu lehiaketan, #sagardoetakitto traola erabilita.