[BIDEOA] Euskal Herriko mito, ohitura eta errituak Illunabarrian

[BIDEOA] Euskal Herriko mito, ohitura eta errituak Illunabarrian
2021/02/17 eta kitto!
Felix Mugurutza filologo eta euskaltzainak ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako hitzaldian Euskal Herriko mito, ohitura eta errituei buruz jardun zuen atzo arratsaldean . Azaldu zuenez, negua luzea izanik Euskal Herrian, erritu asko argitasunari eskainitakoak izan ohi dira; Santa Agedako makil- kolpeen sinbologia, esaterako, lurra esnatzearekin erlazionatzen dela azaldu zuen. Baina badaude heldutasunarekin erlazionatutakoak ere, zaintza edo babesarekin, uztaren oparotasunarekin lotutakoak.