Kalean da Txikitto aldizkaria, San Juan jaien bezperan

Kalean da Txikitto aldizkaria, San Juan jaien bezperan
2022/06/21 eta kitto!
Aste honetan, San Juan jaien atarian, banatuko da TXIKITTO aldizkariaren 209. alea, ekaineko alea  (hemen daukazu PDF formatoan).

“Ikasleekin berriketan” atalean, Ikasturte amaierarako San Andres ikastetxeko 4. mailako ikasleek azkeneko proiekturako aukeratu duten gaia kirola izan da. Ikasle horietako seirekin elkartu gara eta euren ahotsetatik jakin dugu proiektua zertan datzan. . HEMEN DAUKAZUE EUREKIN EGINDAKO BIDEOA:



“Aitxitxa-amamekin berbetan” atalean, Rosario Urkia Eibarren jaio zen, 1943. urteko uztailaren 22an. Laster beteko ditu, beraz, 79 urte. Oihane eta Amets biloba bikiek oso  elkarrizketa polita  egin diote amamari.

Hori guztiaz gain, sanjuanetako jai-egitaraua, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuina eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak

Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria.

Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.