Euskeraren Egunean egingo den bazkarirako tiketak erosteko azken eguna da gaur

Euskeraren Egunean egingo den bazkarirako tiketak erosteko azken eguna da gaur
2022/11/29 eta kitto!
Abenduaren 3an, Euskeraren Egunean egingo den herri bazkariko tiketak erosteko azken eguna da gaur (martitzena, azaroak 29). Guridi eta Depor tabernetan eta Jaixak Herrixak Herrixandakok gaur arratsaldean Untzagako karpan zabalduko duen barran erosteko aukera egongo da (17 euro ez prekarizatuak, 14 euro prekarizatuak). Boteprontuan Euskaraz dinamikatik adierazi dutenez, “oraindik ez baduzu zurea erosi egin zerrendak koadrilako, familiako edo inguruko euskaltzaleekin eta erosi tiketa edo idatzi 666114239 telefono zenbakira. Sortu dezagun denon artean euskeraren arnasgune bat Eibarren. Guk, boteprontuan, euskeraz!”.