...eta kitto! Euskara Elkarteak bihar egingo du Urteko Batzar Nagusia

...eta kitto! Euskara Elkarteak bihar egingo du Urteko Batzar Nagusia
2023/03/20 eta kitto!
Biharko (martxoak 21) deitu du …eta kitto! Euskara Elkarteak Urteko Batzar Nagusia elkartearen egoitza berrituan  (Urkizu 11, solairuartea). Lehenengo deialdia 19:00etan izango da; bazkideen erdia baino gutxiago bertaratzen bada, ordu erdi geroago egingo da Batzarra, hau da, 19:30ean. Bazkide guztiak parte hartzera gonbidatuta daude, eta gai-zerrenda honako hau izango da: 2022ko gestio-balantzea; 2023rako egitasmoak, bazkide-kuotak eta aurrekontuak; galdera-erantzunak eta iradokizunak, eta zuzendaritza berriaren hautaketa eta funtzionamendua. Bilera amaitzean piskolabisa egongo da