Ipurterre literatura lehiaketako sariak banatu dituzte gaur goizean

Ipurterre literatura lehiaketako sariak banatu dituzte gaur goizean
2023/05/16 17:06
eta kitto!
Gaur goizean banatu dituzte aurtengo Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketako sariak Coliseo antzokian. Eskolekin elkarlanean …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen lehiaketak XXIX. edizioa bete du aurten. Eibarko LH eta DBHko ikasleek 1.000 lan inguru aurkeztu dituzte eta hauek izan dira irabazleak: LH1-2 mailan Udai Mallagaray (San Andres); LH3-4 mailan Iñigo Carrion (Aldatze); LH5-6 mailan Malen Vega (J.A. Mogel); DBH 1-2 mailan June Paguey (La Salle Azitain), eta DBH 3-4 mailan Jone Alcalde (La Salle Azitain).

Gaurko ekitaldia girotzeko Tor magoa etorri da beste behin ere Eibarrera, eta aho bete hortz utzi du bat baino gehiago bere trikimailuekin.

EKITALDI GUZTIA YOUTUBEN DAUKAZUE IKUSGAI

 

Udai Mallagaray Udai Mallagaray

Iñiigo Carrion Iñigo Carrion

Malen VEga Malen Vega

June Paguey June Paguey

 

Jone Alcalde Jone Alcalde

magoa5 magoa4 magoa3 magoa2 Magoa1

publikoa

umeak2 umeak