Apirilaren 13an igaroko da Korrika Eibartik

Apirilaren 13an igaroko da Korrika Eibartik
2019/01/09 eta kitto!
21. Korrikaren ibilbidea aurkeztu du gaur AEK-k. Garesen (Nafarroa) hasiko da apirilaren 4an eta Gasteizen (Araba) amaituko 14an, 2.560 kilometrotan zehar euskeraren lekukoa esku batetik bestera pasako da, eta apirilaren 13an igaroko da Eibartik. Korrika 14:55etan sartuko da Azitainetik eta Ermurako bidea hartuko du gero. Kontuan izatekoa da, bestetik, egun berean Itzuliako azken etapa jokatuko dela Eibarren (Untzagan hasi eta Toribio Etxebarria kalean amaituko da lasterketa).

Korrikaren 21. edizioak ‘Klika’ goiburua izango du, Euskaraldiarekin hasitako bidea jarraitu eta euskeraren aldeko jokabideak hartzeko deia eginez. Aurten, bestalde, Jose Luis Enparantza ‘Txillardegi’ omenduko du Korrikak.

 

korrika ibilbidea