Aratosteak protagonista otsaileko Txikitto! aldizkarian

Aratosteak protagonista otsaileko Txikitto! aldizkarian
2021/02/23 eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteak  eta Eibarko ikastetxeek elkarlanean egiten duten Txikitto! aldizkaria aste honetan banatuko dute herriko ikastetxeetan 6 eta 12 urteko ikasleen artean. Otsaileko hau 2021eko bigarren alea da, eta, azalean eta barruko gehigarrian, Aratosteetako argazki koloretsuak ikus daitezke. OTSAILEKO ALEA hemen deskargatu daiteke.

"Ikasleekin berriketan" atalean Aldatzeko ikasleak  dira protagonista. Aldatze ikastetxeak, Eibarko gainerako ikastetxeek bezala, ez ohiko aratosteak ospatu ditu aurten. Umeak izan dira han ere protagonista nagusiak baina umeekin batera bada beste protagonista garrantzitsu bat: Aingu. Aldatzeko maskota da Aingu, euskararen ikurra, eta bertako ikasleek asko maite dute. Azkeneko urteetan mozorratu egin ohi dute Aingu eta aurten ere gauza bera egin dute. Oraingoan Euskal Ihauterietako pertsonaiez mozorrotu dute.

“Jolastokixan jolasian” atalean, “Doble karta-jolasa” erakutsi digute San Andres ikastetxeko ikasleek.



Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuina, eta beste hainbat atal aurkituko dituzue. Ziur primeran pasatuko duzuela!

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak

Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria.

Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.