Aste honetan banatuko da Txikitto aldizkaria herriko ikastetxeetan

Aste honetan banatuko da Txikitto aldizkaria herriko ikastetxeetan
2022/11/28 eta kitto!
Aste honetan banatuko dute Eibarko ikastetxeetan TXIKITTO aldizkariaren 211. alea, ikasturte honetako bigarrena (hemen daukazu PDF formatuan).

“Ikasleekin berriketan” atalean Amaña herri-ikastetxeko ikasleek sare sozialen inguruko inkesta egin dute ikaskideen artean eta egindako lanaren ondorioen berri eman digute. Hemen daukazue eurekin egin dugun bideoa:



 

"Etxekoekin Berbetan" atalean Aritz Mekolaldek Iñigo Arkotxa osaba elkarrizketatu du. 10 urte ditu ilobak eta 67 osabak, baina bion arteko harremana oso estua da eta asko maite dute elkar.

NI BAI ARTISTA atalean, aho zabalik lagako gaituen esperimentu bat egin ahal izangi dugu: "Zuek zer uste duzue, lastotxo batek patata gordin bat zeharkatu dezakeela ala ez?"

Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak, ipuina eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak

Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria. Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.