Azken plazak geratzen dira "Gurasoak ere eskolara" egitasmoan parte hartzeko

Azken plazak geratzen dira "Gurasoak ere eskolara" egitasmoan parte hartzeko
2020/11/02 17:20 eta kitto!
Gurasoak ere eskolara egitasmoan parte hartzeko azken plazak geratzen dira. Euskera ikasi nahi duten gurasoekin talde bi egongo dira, bat hasiera mailakoa eta bestea erdi mailakoa. Hasiera mailako taldeak martitzen eta eguenetan jasoko ditu klaseak, 09:30etik 11:30era Portalean. Eta erdi mailako taldearentzat klaseak ere martitzen eta eguenetan izango dira, 14:30etik 16:30era edo 14:00etatik 16:00etara, Portalean.

100 orduko ikastaro osoak 66 euro balio ditu (33 euro RGI jasotzaileen kasuan). Interesatuek 943708426 telefonora deitu edo euskara@eibar.eus helbidera idatzi dezakete.