Batzar nagusia egingo du gaur Eibarren Akebaik, 18:30ean Errebalen

Batzar nagusia egingo du gaur Eibarren Akebaik, 18:30ean Errebalen
2023/02/28 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 18:30ean egingo du batzar nagusia Eibarren Akebai plataformak, Errebal Plazia eraikineko bilera gelan. Bertara azaltzen diren akekideei orain arte egindakoaren berri emango diete, eta lortutako emaitzak eta gaur egungo egoera ere azalduko dituzte. Esandakoari jarraituz, “emaitza horiek kezka ere sortzen digute, eta zurekin partekatu nahi ditugu. Garrantzitsua da denok egoeraren berri izatea eta aurrera egiteko ideiak eta ekarpenak jasotzea”.