Bihar beteko dira 40 urte "...euskaraz eta kitto!" bandoa kaleratu zela

Bihar beteko dira 40 urte "...euskaraz eta kitto!" bandoa kaleratu zela
2022/12/20 eta kitto!
Bihar beteko ditu 40 urte “…euskaraz eta kitto!” bandoak eta, horren harira, Eibarren AKEBAIk sustatuta, udaletxeko pleno aretoan ekitalditxo bat egingo da prentsaren aurrean, 11:00etan hasita. 40 urte hauetan Eibarren euskararen alde lanean jardun dutenak ere gonbidatu dituzte ekitaldira.

1982ko abenduaren 21ean, Mikel Larrañaga alkate zela argitaratu zen bandoa, euskaldunak euskara erabiltzera behartzeko asmoz, horrela, ikasten ari zirenek ikasgeletatik kanpo praktikatzeko aukera izan zezaten. Inpaktua lortu nahi zen mezua hedatzeko eta, horretarako, Udalak Bilboko Paradox enpresa sortu berriari diseinu deigarri eta berezi bat egitea eskatu zion, irakurri ahala gero eta ozenagoa izan nahi zuen idazkia. Ideia hori zabaltzearren bidali zen Euskadiko udalerri gehienetara agiria, eta oihartzun handia izan zuen gizartean eta komunikabideetan.