Egunotako bizipenak partekatzera animatu nahi gaituzte Euskaralditik

Egunotako bizipenak partekatzera animatu nahi gaituzte Euskaralditik
2020/04/30 eta kitto!
Gaur Etxealditik Euskaraldira ekimenetik egiten diguten proposamena datozen egunotan prestatzekoa da, maiatzaren 3an denok elkarrekin egiteko. Hona Euskaraldiak zabaldu duen gonbidapena: "Aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen bat edo batzuk hartu eta zabaltzea eskatu nahi dizugu: bizipena kontatzen duen bideoa, argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta…. nahi duzuna sortu eta sare sozialak, balkoiak eta leihoak erabili ditzagun partekatzeko".

Gogoratu horretarako erabili behar dituzuen etiketa eta traola @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira direla.

https://youtu.be/5on5U2jUNGc