Eibarren AKEBAI-k otsailaren 28an egingo du batzar nagusia

Eibarren AKEBAI-k otsailaren 28an egingo du batzar nagusia
2023/02/16 eta kitto!
Otsailaren 28an, martitzena, egingo du batzar nagusia Akebaik, 18:30ean Errebal Plaza eraikineko bilera gelan. Bertara azaltzen diren akekideei orain arte egindakoaren berri emango diete, eta lortutako emaitzak eta gaur egungo egoera ere azalduko dituzte. Esandakoari jarraituz, “emaitza horiek kezka ere sortzen digute, eta zurekin partekatu nahi ditugu. Garrantzitsua da denok egoeraren berri izatea eta aurrera egiteko ideiak eta ekarpenak jasotzea”.