Eibartarrok Euskaraldian izena emateko epea zabalik dago

Eibartarrok Euskaraldian izena emateko epea zabalik dago
2022/10/19 10:15
eta kitto!
Aurtengoa Euskaraldiaren 3. edizioa izango da eta azaroaren 18tik abenduaren 2a bitartean egingo da Euskal Herri osoan. Eibarrek ere hiri moduan parte hartuko du. Belarriprest izango zara? Ahobizi?

Euskaraldian Belarriprest edo Ahobizi moduan parte hartu nahi duen herritarrak on-line izena eman nahi badu,  www.euskaraldia.eus helbidean sartuta egin behar du. Aurrez aurre egin nahi duenak, berriz, honako egoitza hauetako batera jo dezake:

  • ...eta kitto! Euskara Elkartea. Urkizu pasealekua 11

  • Udal Euskaltegia. PORTALEA 2. solairua

  • AEK euskaltegia. Sostoatarren kalea, 1

  • Depor taberna, Toribio Etxebarria kalean


Gune horietan Euskaraldia hasi bitartean izena-eman eta txapa jasotzeko aukera egongo da.

Eibarko hainbat plaza eta parketan ere mahaiak jarriko dira:

  • Urriaren 20an, Untzaga plazan 17:00etatik 19:30era

  • Azaroaren 3an, Amañako pasealekuan, 18:00etatik 20:00etara

  • Azaroaren 12an, Errebal Plazan eta Untzaga plazan 18:00etatik 20:00etara

  • Azaroaren 17an, Urkizuko parkean 18:00etatik 19:30era


Gune eta mahai horietan geure etxeetako leiho eta balkoiak apaintzeko banderatxoak ere salgai egongo dira (5 euro).

Bestalde, Euskaraldiko kamiseta, sudadera eta poltsak ikusi eta erosi baino lehen probatzeko aukera egongo da kalean jarriko diren mahaietan.