Euskararen sozializazioa eta transmisioa XIII. Mintegia streaming bidez jarraitu ahalko da

Euskararen sozializazioa eta transmisioa XIII. Mintegia streaming bidez jarraitu ahalko da
2023/03/14 eta kitto!
Bihar egingo da Euskararen sozializazioa eta transmisioa XIII. Mintegia, …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik, Armeria Eskolako areto nagusian. Aurreko edizioetan bezala, euskarekin lotutako arlo ezberdinak jorratuko dituzte hainbat adituk, goiz osoan zehar eskainiko dituzten aurkezpen eta hitzaldietan, eta horiek guztiak aurrez aurre zein streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, …eta kitto!-ren YouTube kanalaren bitartez, HEMEN. Egitarau osoa jarraian daukazue.

Euskararen sozializazioa eta transmisioa XIII. Mintegia


08:45: Akreditazioa eta material-banaketa.

09:00: Ongietorria.

09:15: “UEU, katebegien eraikuntza”. Ane Sarasua, UEUko Idazkari Nagusia.

09:55: “Euskalgintza: atzeak (ere) erakutsiko ote digu aurrea nola dantzatu”. Idurre Eskisabel, Kontseiluko Idazkari Nagusia.

10:35: “Euskararen biziberritzea, munduko beste hizkuntzen begietatik”. Eñaut Agirre, Garabideko koordinatzailea.

11:15: ATSEDENA ETA KAFEA.

11:50: “Bestelako sare sozialak posible dira: Mastodon”. Lorea Arakistain PUNTUEUSeko marketin zuzendaria eta Asier Iturralde, Iametza eta ARGIAko garatzailea.

12:30: “Ihes-gela digitala. Irulegiko eskuak jokoa eman digu”. Markel Sanchez eta Ainhoa Zabarte, Berbaro Elkarteko kideak.

12:55: “Euskararen Baloiaren aurkikuntza SD Eibarren”. Mikel Larrañaga SD Eibar Fundazioko lehendakari ordea.

13:25: Agurra.