Euskeraren Egunerako dinamika bat antolatu nahi duten hainbat euskaltzalek bilera irekia deitu dute biharko

Euskeraren Egunerako dinamika bat antolatu nahi duten hainbat euskaltzalek bilera irekia deitu dute biharko
2022/11/09 08:18 eta kitto!
Abenduaren 3an Euskeraren Eguna ospatuko dela eta, Eibarko euskaltzale batzuk horren harira dinamika bat martxan jarri nahi dute eta, asmo horrekin, bilera irekia egingo dute bihar (eguena, hilak 10), 18:30ean Kultun. Zeregin horretan laguntzeko prest daudenei bertara azaltzeko gonbidapena luzatu nahi diete, ateak zabalik izango dituzte eta.