Gantxilak egiteko tailerra antolatu dute maitzaren 12rako

Gantxilak egiteko tailerra antolatu dute maitzaren 12rako
2022/05/03 eta kitto!
Datorren maiatzaren 21ean Tantanez Tantan euskararen aldeko olatua antolatuko dela-eta, …eta kitto! Euskara Elkarteak “gantxillak” egiteko tailerra antolatu du maiatzaren 12rako. Fimoa erabiliz egingo dira gantxillak, lepoko moduan eramateko edo pin moduan. Bi saio egingo dira: bata, 6 urtetik gorako umeentzat (gurasoek lagunduta), 17:00etatik 18:00etara eta, bestea, helduentzat (12 urtetik gorakoentzat), 18:15etik 19:30era. Tailerrak …eta kitto! Euskara Elkartearen egoitzan egingo dira (Urkizu 11,  solairuartea) eta doan izango dira, baina izena emateko telefonoz deitu (943200918) edo mezua idatzi beharko da elkartea@etakitto.eus helbidera.