Gaur amaitzen da Udal Euskaltegian uda ikastaroan izena emateko epea

Gaur amaitzen da Udal Euskaltegian uda ikastaroan izena emateko epea
2021/06/18 eta kitto!
Ohi bezala, aurten ere, Eibarko Udal Euskaltegiak ikastaroa antolatu du udarako. Gaur, barixakua, amaitzen da matrikula egiteko epea.

Ikastaroa hilaren 28an hasi eta uztailaren 23an amaituko da. Eskolak egunean 5 ordukoak izango dira, 08:30etik 13:30era bitartean. Ikastaroaren prezioa 132 eurokoa da eta % 50eko deskontua dute ikasleek, langabezian dauden pertsonek edo zerbitzuetako langileek.