Gaur aurkeztu da aurtengo Tantanez Tantan ekitaldia

Gaur aurkeztu da aurtengo Tantanez Tantan ekitaldia
2022/05/11 17:22
eta kitto!
Eibarko Euskalgintzako taldeek gaur arratsaldean aurkeztu dute Tantanez Tantan ekitaldia. Datorren maiatzaren 21ean iritsiko da Eibarrera euskararen aldeko olatua eta antolatzaileek dei egin die herritar guztiei, egun horretan Urkizutik Untzagara joango den giza katean parte har dezaten.

Eguerdiko 12:00etan hasiko da ekitaldia Urkizuko iturrian;  AKE etorkizunetik etorritako superheroiak beteko du aurten gantxilla eta eskutik eskura Untzagaraino eramango da. Katearen azkeneko maila SuperAkeek osatuko dute, Eibar hobea egiteko AKEk emandako erronkak bete dituzten superheroi txikiek.

Kilometro inguruko ibilbidea betetzeko 700 lagun inguru beharko direla-eta, antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu eta animatu nahi dituzte maiatzaren 21ean “ozen ohikatu dezagun eibartarrok euskaraz bizi nahi dugula”.