Gaur hasiko da Korrika eta bihar iritsiko da Eibarrera

Gaur hasiko da Korrika eta bihar iritsiko da Eibarrera
2022/03/31 eta kitto!
Amurrion hasiko da Korrika gaur, 16:30ean, eta 16:00etan hasiera ekitaldia egingo da. 22. edizioa izango da aurtengoa eta Eibarren ez dugu denbora asko itxaron beharko bat egiteko, bihar 09:25ak inguruan pasako dela herritik. Aste eta erdi barru, apirilaren 10an, Donostian amaituko da Korrika.

Korrika nondik nora dabilen jakiteko, AEK-k mugikorretarako aplikazioa sortu du eta, bestela, albiste honen azpian zuzenean jarraitu ahal izango duzue EiTB-k emandako telebista seinalearen bitartez.