Hasi da "Hitzen nahaste-borrastea" lehiaketaren bigarren fasea

Hasi da "Hitzen nahaste-borrastea" lehiaketaren bigarren fasea
2023/03/15 10:30 eta kitto!
Eibarko Euskarak, herriko bi euskaltegiekin elkarlanean antolatutako Hitzen nahaste-borrastea lehiaketaren bigarren zatia hasi da: lehiakideek bidali dituzten mezu nahasi guztiak www.eibarko-euskara helbidera igo dituzte eta orain herritarrei dagokie parte hartzea, mezu horiek zuzenduta. Helbide horretan aurkituko duzuen hitzen nahaste-borraste taula deskargatu eta, nahastutako hitzak ordenatu ondoren, mezuak zuzen jartzen joan behar da. Amaitzean, erantzun zuzenekin osatutako taula euskara@eibar.eus helbidera bidali behar da, apirilaren 2a baino lehen. Mezu gehien zuzen ematen dituenak irabaziko du lehiaketa. Saria Coliseorako emanaldietarako sarrerak eta Armagintzaren museorako sarrerak izango dira.

Nola parte hartu: