Herriko elkarte, eragile eta euskaltzaleentzat 22. Korrika batzorde irekia egingo da barixakuan

Herriko elkarte, eragile eta euskaltzaleentzat 22. Korrika batzorde irekia egingo da barixakuan
2022/02/08 eta kitto!
Korrikako batzorde irekia egingo da AEK Euskaltegian barixakuan, arratsaldeko 18:00etan. Bertan martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean ospatuko den 22. Korrikaren aurkezpena egingo da eta, horrekin batera, parte hartzeko dauden modu ezberdinak zeintzuk diren azalduko dute. Aipatutakoekin batera, Korrikari buruzko bestelako informazioa ere emango dute: aurtengo goiburua eta omenduak, Korrikak Eibarren beteko duen ibilbide zehatza, Korrika Laguntzaile eta Korrika Lagun kanpainak, Korrika Kulturala, Korrika Txikia, Korrikako materiala eta kilometroen salmenta. Herriko elkarte, eragile, talde eta euskaltzale guztiei batzordera joateko deia luzatu dute euskaltegitik, Korrika ailegatzen denerako prestatzen joateko.