Hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituen "Etxealditik Euskaraldira" hasi da

Hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituen "Etxealditik Euskaraldira" hasi da
2020/04/20 eta kitto!
Konfinamendu egun hauetan ere gure harremanak gertu ditugunekin izaten direla ikusita, Etxealditik Euskaraldira dinamikarekin herritarron hizkuntza ohiturei buruzko gogeta eragin nahi dute Euskaraldiaren koordinaziotik. Gaur abiatu duten dinamikaren nondik norakoak azaltzeko bideo bat sareratu dute. Bertan, Kike Amonarrizek eta Rita Aldabaldetrekuk hizkuntza ohiturez gogoeta egiteko gonbidapena egiteaz gain, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sorta bat ere proposatuko dutela aurreratzen dute. Horretarako, dinamikak irauten duen artean, goizero joango dira parte hartzeko jarraibideak ematen, Euskaraldiko sare sozialetan eta Euskaraldiaren webgunean bideoak eta mezuak jarrita. Gurean, Eibarren AKEBAI-k ere hartuko du parte zeregin horretan.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300

 

Dinamikak lau fase izango ditu: lehena, gaurko aurkezpena litzateke; apirilaren 21etik 23ra, berriz, hausnarketa fasea garatuko da; hirugarren fasea apirilaren 24tik 30era bitartean gauzatuko den hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenena litzateke; eta laugarren fasea maiatzaren 3ko amaiera ekitaldiak osatuko luke (amaiera nolakoa izango den apirilaren 30ean jakinaraziko dute).

Gaur hasi den dinamikaren parte aktibo izatera animatu nahi dituzte herritarrak, fisikoki zein sare sozialen bitartez. Bigarren hori aukeratzen dutenei #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzeko eta @euskaraldia kontuari aipamena egiteko eskaera egin diete. Eta fisikoki parte hartu nahi dutenei, berriz, etxeetako leiho eta balkoietan koloretako puntu bat jartzea eskatu diete, egitasmoan parte hartzen ari direla adierazteko.

https://youtu.be/9aDKT9Q2tzM