Kalean da Txikitto! aldizkariaren 206. alea

Kalean da Txikitto! aldizkariaren 206. alea
2022/02/14 eta kitto!
Dagoeneko Eibarko LH-ko ikasleen eskuetan dago TXIKITTO aldizkariaren 206. alea, otsaileko alea, hain zuzen ere  (hemen daukazu PDF formatoan).

“Ikasleekin berriketan” atalean J.A. Mogeleko ikasleek herriko jaien inguruan egin digute berba. Zeintzuk dira herriko jaien jatorriak? Nola ospatzen dira? Noiz? Nolako tradizioa dago jaien atzetik? Gauza interesgarri asko kontatu dizkigute ikasleek, eta bideoan ere ikus ditzakezue:



“Aitxitxa-amamekin berbetan” atalean, pozarren agertu zaizkigu …eta kitto! Euskara Elkartearen egoitzan Naroba eta Juliana, amama-bilobak. 9 urte ditu Narobak eta Arrateko Andra Mari ikastetxean ikasten dihardu LH4. mailan. Galderak txintxo-txintxo prestatu ditu eta elkarrizketa polita izan dute bien artean.

Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuina eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak

Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria.

Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.