Korrikak amaitu behar zuen egunerako ekitaldi xumeak iragarri ditu AEK-k

Korrikak amaitu behar zuen egunerako ekitaldi xumeak iragarri ditu AEK-k
2021/01/26 eta kitto!

Pandemia dela-eta, 2021. urtean ez da Korrikarik egingo da, baina AEK-k aurreko astean jakitera eman zuenez, martxoaren 28an, Korrikak amaitu behar zuen egunean, Euskal Herriko hainbat tokitan ekitaldi xumeak antolatuko ditu, betiere unean uneko osasun neurrietara erabat moldatuta. Hori dela eta, AEK-k euskaltzale guztiei eskatu die “agendan egun hori gordetzeko”, antolatuko direnak zehazteke egon arren, aurrerago joango direlako horien berri ematen.


Egunotan bete dira 55 urte dira Rikardo Arregik, beste euskaltzain batzuen laguntzarekin, gerora AEK bilakatuko zena abiatzeko eskaria igorri ziela Euskaltzaindiko kideei, helduen alfabetatze eta euskalduntzearen premia lehenengoz azalduta. AEK-tik azpimarratu dutenez, gaur egun ere helduen euskalduntze eta alfabetatzeak berebiziko garrantzia izaten jarraitzen du, “baina osasun egoera kontuan hartuta, Korrikarik egin ezin izango dugun urte honetan, eta helduen euskalduntze-alfabetatzearen garrantzia aldarrikatzekotan, Korrikak amaitu behar zuen egun berean, martxoaren 28an, Euskal Herriko hainbat tokitan elkartzeko asmoa dugu”.