“Lekukoa mingainean” kantua abestuko da AEK euskaltegiaren martxoaren 28ko ekitaldian

“Lekukoa mingainean” kantua abestuko da AEK euskaltegiaren martxoaren 28ko ekitaldian
2021/03/18 eta kitto!
Arima Berunez Ordain eta lagunek sortu eta abesten duten  “Lekukoa mingainean (euskaldun berriaren rapa)” kantua aukeratu dute, martxoaren 28an Eibarko AEK euskaltegiaren eskutik Txaltxa Zelaian egingo den ekitaldian denok elkarrekin kantatzeko. Entseguekin hasi nahi dutenentzat, abestiaren hitzak eta kantuaren audioa eskuragarri daude interneten, aek.eus/eu/bultza helbidean.

Hilaren 28ko egitaraua 12:00etan hasiko da, grafitia eta bertsoekin; 12:05ean, AEK-ren mezua irakurri eta 12:15ean hasiko da jende guztia batera kantatzen. Amaitu eta jarraian, 12:25ean talde argazkia egin eta ekitaldia agurtuko da.