Luis Alberto Aranberri “Amatiño” ohorezko izendatu du Euskaltzaindiak

Luis Alberto Aranberri “Amatiño” ohorezko izendatu du Euskaltzaindiak
2021/12/01 eta kitto!
Aurreko barixakuan Iruñeko udaletxean egin zen Osoko bilkuran izendatu zituen Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko berri eta bigarren horien artean dago Luis Alberto Aranberri “Amatiño” eibartarra.

Oraingo honetan, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko urgazleak izendatu dira, Arabakoak 2015ean izendatu baitziren, eta Nafarroakoak 2016an.
Batzuen eta besteen zerrendak joan den ostiralean onetsi ziren aho batez, Iruñean eginiko azaroko Osoko bilkuran. Urgazleei dagokienez, oraingo honetan, Gipuzkoakoak, Ipar Euskal Herrikoak eta Bizkaikoak baino ez dira izendatu, Arabakoak 2015eko uztailaren 17an izendatu baitziren, eta Nafarroako azken urgazleak 2016ko apirilaren 29an. Azken ohorezkoak, berriz, 2018ko apirilaren 27an izendatu ziren.