Lutxo Egia izango da gaur Eibarren “Bilbon 30 egun euskaraz. Eta Eibarren, zer?” berbaldian

Lutxo Egia izango da gaur Eibarren “Bilbon 30 egun euskaraz. Eta Eibarren, zer?” berbaldian
2018/09/26 eta kitto!
Gaur, asteazkena,19:00etan, EIBARREN AKEBAIk antolatutako “Hamaika berbaldi” egitasmoaren barruan “Bilbon 30 egun euskaraz. Eta Eibarren, zer?” izenburua daraman zazpigarren berbaldia izango dugu. LUTXO EGIAk Bilbon bizi izandako esperientzia kontatuko du, eta “M&M Euskaraldian” bideoblogaren protagonistak eta egilea ere  izango dira.

Oraingoan, Indianokua gaztelekuan ( Muzategi Kalea, 3  20600 Eibar) izango da berbaldia.

HEMEN daukazue irakurgai ...eta kitto! astekarian LUTXO EGIArekin kaleratutako elkarrizketa.