Mezu ezkutu gehien asmatzen dituenarentzat saria emango dute

Mezu ezkutu gehien asmatzen dituenarentzat saria emango dute
2022/04/05 eta kitto!
Udalak eta Eibarko bi euskaltegiek antolatu duten “Mezu ezkutuak” lehiaketara aurkeztu diren mezuetatik gehien deszifratzen dituenarentzat saria dago: Coliseorako eta Armagintzaren Museorako sarrerak eta Udalaren hainbat argitalpen. Parte hartzeko eibarko-euskara.eus webgunean sartu eta taula deskargatu behar da. Erantzunak euskara@eibar.eus helbidera bidali behar dira (azken eguna, apirilak 10).