San Andres eguna ospatzen hasteko prest

San Andres eguna ospatzen hasteko prest
2019/11/18 eta kitto!
Eibarko haurrek egun hauetan irakurri ahal izango dute azaroko Txikitto! aldizkaria.  Laster San Andres jaiak izango ditugu, eta hori adierazten du azaleko argazki dotoreak. Aurreko alean "Gure aitxitxa-amamekin berbetan" atal berria estreinatu genuen. Hilero, aitxitxa edo amama bat eta haren biloba aurrez aurre jarriko ditugula esan genizuen. Oraingoan  Ametzek bere aitxita Joserra elkarrizketatu du, eta bikain aritu dira biak!

"Ikasleekin berriketan" atalean Amañako 5. mailako ikasleekin egon gara: odol-emaileen inguruko lanketa egiten dihardutea eta giza gorputza ikasteko aprobetxatu dute. Eskolan galdeketa egin dute, grafikoak egin dituzte eta gorputzeko atalak irudikatu dituzte material ezberdinak erabiliz.

Bestalde, Aldatze ikastetxekoek “Kongito, kongito” jolasa erakutsi digute. Hau da eurekin egin dugun bideo aparta:

https://www.youtube.com/watch?v=zu2Jv5ZpZbc&t=2s

Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikastetxeetako berriak; kasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuina; eskulanak eta sukaldaritza errezetak; liburuak… aurkituko duzue. Ziur gaude primeran pasatuko duzuela!

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai: (https://etakitto.eus/mediateka/txikitto-hilabetekariaren-aleak)
Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak