Zabalik dago zapatuko "Kontari eta Kantari" euskerazko ipuin musikaturako izen-ematea

Zabalik dago zapatuko "Kontari eta Kantari" euskerazko ipuin musikaturako izen-ematea
2019/05/14 eta kitto!
Datorren zapatuan (maiatzak 18), 11:00etan, Kontari eta Kantari egitasmoaren barruan "Buruko hori nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa" izenburuko ipuin musikatua eskainiko dute El Corte Ingleseko ekitaldi aretoan. Olga Sanchez musikoterapeutaren eta Ane Lopez ipuin kontalariaren eskutik egingo den saioa euskeraz izango da eta 2-6 urteko haurrentzat, gurasoekin batera parte hartzeko pentsatuta dago. Izen-ematea doan da eta Liburu Sailean (3. solairuan) egin daiteke (plaza mugatuak izango dira).

kontari kantari kartela