Euskaraldian parte hartzeko izena eman dutenek txapa jaso dezakete

Euskaraldian parte hartzeko izena eman dutenek txapa jaso dezakete
2018/11/20 eta kitto!
Barixakuan hasiko den Euskaraldian parte hartzeko Eibarren izena eman dutenek, aukeratutako rolari (ahobizi, belarriprest edo bihotzgoxo) dagokion txapa jaso dezakete, honako toki hauetan:

Euskara zerbitzua (Portalea, 2. solairua)
…eta kitto! (Urkizu, 11 solairuartea)
Udal euskaltegia (Portalea, 2. solairua)
AEK euskaltegia (Sostoatarren, 1). Ostiraletan goizez bakarrik.

Gogoratu izena emateko epea abenduaren 3anEuskararen Egunean amaituko dela. Izena emateko zein Eibarko Euskaraldiari buruzko informazioa jasotzeko akebai.eus helbidera jo dezakezue.