Euskaraldiko parte-hartze datuak bildu eta eskuragarri ipini dituzte

Euskaraldiko parte-hartze datuak bildu eta eskuragarri ipini dituzte
2019/03/06 eta kitto!
Gaindegiak (Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia), Euskaraldiko parte-hartze datuak hartu eta zenbakitara ekarri ditu, horien irakurketa eginda. AKEBAIren web orrian Eibarko datuak eman dituzte ezagutzera eta, horien arabera, Eibarren 3825 parte-hartzaile egon ziren 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean garatu zen Euskaraldian. Horietatik 2436 ahobizi (%64) izan ziren, 944 belarriprest (%24) eta 445 bihotzgoxo (%11).

grafikoa1

Gaindegiak egin duen bilketari esker, parte-hartzaile kopuru osoaz gain, datuak lurraldeka eta eskualdeka banatuta, adin tarteetan zatikatuta edo rolaren arabera nola banatu den ikusteko aukera dago. Hori guztia, gainera, grafiko eta mapetara ekarrita. TXOSTEN OSOA HEMEN.